Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bilbao: "Indarkeria ez dute ETAren biktimek bakarrik pairatzen"

EAJko euro-parlamentarioaren ustez, "indarkeriaren arazoaren dimentsio handiagoa" eskaini behar zaie ikasleei, genero indarkeria eta politika gobernuen artean ematen dena gehituz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikasleei indarkeriari buruz hitz egiteko orduan "ETAren terrorismoaren indarkeria erreferentzia bakarra ezin" daitekeela izan adierazi du Izaskun Bilbao EAJko euro-parlamentarioak.

Bilbaorentzat Eusko Jaurlaritzak proposatutako Bakearentzako Hezkuntzaren Planak ikasleei "indarkeriaren arazoari" buruz hitz egiterakoan "dimentsio handiagoa" jorratu behar du, genero indarkeria, ikasleen artean ematen dena, gurasoena eta "politikan, gobernuen artekoa" gehituz.

"Balioetatik gainditzen hasi behar garen egitura arazoa daukagu", adierazidu euro-parlamentarioak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak izandako elkarrizketari buruz galdetzerakoan, "adostutako akordioak betetzen ari ez zirelako Zapaterok EAJko agintariari deitu" ziola adierazi du Bilbaok.

Horren inguruan, "une honetan gainditu behar dugun mesfidantza sortu da", esan du Bilbaok.

Euskal Y

Euskal Y Europako trenbide korridoreen zerrendan gehitzeari buruz, helburua "kamioiak errepideetatik ateratzea eta tren bidez zuzentzea dela" azaldu du Izaskun Bilbaok.

"Ez dago adostasunik oraindik, zaila da Kontseiluko eta Europako Parlamentuko jarrerak ezberdinak baitira, baina etorkizunean akordio batera heltzea espero dugu", esan du Bilbaok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea