Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du Abortuaren Legearen aurka

Nafarroan ez da aborturik egiten, baina Abortuaren Lege berriari esker eskubide hori bermatu beharko zaie haurdunaldia eten nahi duten emakumeei. Foru Gobernuak eskumen urraketa argudiatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera joko du Abortuaren Legearen aurrean helegitea jartzeko. Hala erabaki du gaur egindako gobernu-bileran, Nafarroaren eskumenak urratzen dituela eta foruen aurka doala argudiatuta.

Maria Kutz Osasun kontseilariak azaldu duenez, Nafarroak "bere osasun zerbitzuen antolaketa, funtzionamendua eta planifikazioa egiteko eskumena dauka, Konstituzioaren 149. artikuluak eta Foru Amejoramenduaren Legearen 53. artikuluak onartzen duten moduan".

Hori dela eta, Abortuaren Legeak Nafarroaren eskumenak "inbaditzen" dituela iritzi dio. Nafarroaren ez dira borondatezko abortuak praktikatzen, baina uztailean indarrean jarriko duten lege berriaren arabera, eskubide hori bermatu beharko zaio haurdunaldia etetea eskatzen duen emakume orori. Hala da Nafarroa Baik lege organikoan aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea