Politika -
AUZITEGI GORENA
Goioagak gaur deklaratuko du Gorenean, ETAko kide izatea egotzita
11:00etan du hitzordua epaitegian. Miguel Colmenero epailearen iritziz, ETAko presoak erakunde armatuaren aginduetara egoten laguntzen zuen Goioagak, abokatu-sare baten bidez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñaki Goioaga EH Bilduko senatariak gaur deklaratuko du Auzitegi Gorenean, 11:00etan, ETAko kide izatea eta talde armatuari laguntzea egotzita. Senataria izanda, foruduna da Goioaga, eta, beraz, ezin du Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu; Gorenak auzipetu behar du.
Miguel Colmenero epailearen iritzian, ETAko presoak erakunde armatuaren aginduetara egoten laguntzen zuen Goioagak, abokatu-sare baten bidez, eta frogatuta dago presoei egindako bisitetan ETAren eta presoen arteko bitartekari lanak egiten zituela.
Joan den ostiralean erabaki zuen Colmenerok Goioaga auzipetzea. Behin behinean aske utzi zuen, baina hamabost egunero etxetik gertuen duen auzitegian agertzeko agindua ezarri zion.
"ETAren orbitako presoei egindako bisitetan parte-hartze aktiboa zuen Goioagak. Presoak marko ideologikoan mantentzen laguntzen zuen, ETAren egitura eta diziplinapean", jasotzen du autoak.