Politika -
Hauteskunde orokorrak
Meritxell Batet PSCko zerrendaburu izateko lehian egongo da
Carme Chaconek zerrendatan utzitako hutsunea betetzeko hautagai izango da PSOEko Ikerketa eta Programa idazkariak.
AGentziak | Erredakzioa
Meritxell Batet PSOEko Ikerketa eta Programa idazkaria ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan PSCko zerrendaburua izateko lehian egongo da.
Iragarpena PSCk Bartzelonan egin duen aparteko batzarrean egin du Batetek. Bilera hori baino lehen Iceta eta bere gertukoekin bildu da Batet, eta bertan esan omen die Bartzelonako zerrendaburua izateko prest dagoela.
Carles Marti senatari ohia izan lezake PSCko zerrendaburu aukeratzeko barne hauteskundeetan Batetek izango duen lehiakide nagusia.
Barne hauteskunde horietan gailentzen denak Carme Chaconen lekua hartuko luke. Zapateroren gobernuan Defentsa ministro izan zenak asteazkenean iragarri zuen ez zuela hautagaitzan berriro errepikatuko.
Azken egunotan Batetek eta Icetak gutxienez birritan hitz egin ei dute telefonoz, iturri sozialisten arabera. Aurreneko mintzaldi batean, aukera aztertzeko eskatu zion PSCko buruak, eta Batetek hausnartzeko denbora eskatu omen zion. Bartzelonako bilera baino lehen berriz bildu dira biak, oraingo honetan, aurrez aurre, eta bere erabakiaren berri eman dio abenduaren 20an zerrendan Sanchezen ostetik joandako hautagaik.