Politika -

Elkarrizketa ETBn

Batasunak ETAren hurrengo atentatua "gaitzetsiko" duela uste du EAk

ETBri eskainitako elkarrizketan, Larrazabalek esan du ETAren "komunikatu berri" baten zain dagoela. Nazioarteko bitartekariek bultzatutako ekimenari buruz "laster" hitz egin beharko lukeela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Larrazabal Eusko Alkartasuneko legebiltzarkidearen ustez, ETAren atentatu berri baten aurrean, ezker abertzaleak "gaitzetsi" egin beharko luke. "Ez dauka beste irtenbiderik", nabarmendu du.

ETBri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, Larrazabal ETAren "komunikatu berri" baten zain dago. Nazioarteko bitartekariek bultzatutako ekimenari buruz "laster" hitz egin beharko lukeela uste du EAko ordezkariak.

Horrez gain, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzalea, gaur egun, "harremanetan" daudela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea