Politika -
Ikastetxeetan
Aguirre: "Mojek ere ezin izango dute burua estalita eraman"
"Ikastetxe bateko araudiak burua estalita eramatea debekatu egiten badu, ez mutilek, ez neskek, ezta mojek ere, ezin izango dute burua estalita eraman", esan du Madrilgo presidenteak.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo presidentearen iritziz, galarazita dagoen ikastetxeetan mojek ere burua ezin izango dute estalita eraman. Horrez gain, ikastetxe horietan ere ikasleek ezin izango dituzte kapelak edota txanoak jantzi., Agirreren ustez.
"Ikastetxe bateko araudiak burua estalita eramatea debekatu egiten badu, ez mutilek, ez neskek, ezta mojek ere, ezin izango dute burua estalita eraman. Ikastetxe horietan bikini bat jantzita ezin izango dira ikasleak sartu", esan du Aguirrek, Gobernu bilera egin ondoren.
Pozuelo-ko ikastetxe batean izandako polemikaren ondoren etorri dira Aguirreren hitzak. Beloa eramateagatik ikasle batek arazo ugari izan ditu aste honetan, ikastetxe horretako araudiak burua estalita eramatea galarazten duelako.