Politika -
Eztabaida
Ikastolek Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza plana arbuiatu dute
Ohar batean, hezkuntza komunitateari "galdetu ere" ez diotela kritikatu dute. Horregatik, Jaurlaritzaren egitasmoa "aldebakarrekoa" dela salatu dute.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastolek Eusko Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza Plana arbuiatu dute, “bultzada politiko baten ondorioz” jaio delako. Horrez gain, testua “alderdikoia” dela uste dute ikastolek.
Ohar batean, hezkuntza komunitateari “galdetu ere” ez diotela kritikatu dute. Horregatik, Jaurlaritzaren egitasmoa “aldebakarrekoa” dela salatu dute.
Testu berean, ETAren biktimek “garrantzi sozial osoa” merezi dutela azpimarratu dute. Era berean, “beste mota bateko indarkeria politikoaren biktimek ere” arreta hori merezi dutela nabarmendu du Ikastolen Elkarteak.