Politika -

Auzitegi Gorena

Alberdi eta Goñiri 296 urteko zigorra berresteko eskatu du fiskalak

Mexikon 22 urtez ihes eginda izan ziren ETAko bi kideei Auzitegi Nazionalak ezarritako kartzela-zigorra eta kondenatuen errekurtsoa berrikusi ditu Auzitegi Gorenak.

Itziar Alberdi eta Juan Jesus Narvaez Goñi, Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia, EFE.
Itziar Alberdi eta Juan Jesus Narvaez Goñi, Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia, EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko bi artezilari (TEDAX) hil izanagatik, Itziar Alberdiri eta Narvaez Goñiri, ETAko kideei, Auzitegi Nazionalak abenduan ezarritako 296 urteko kartzela-zigorra berresteko eskatu diote Auzitegi Gorenari gaur Fiskalak, Estatuko Abokatuen ordezkariek eta AVTko abokatuek.

Mexikon 22 urtez ihes eginda izan ziren ETAko bi kideei Auzitegi Nazionalak ezarritako kartzela-zigorra eta kondenatuen errekurtsoa berrikusi ditu Gorenak. Orain auzitegi horren esku dago Alberdi aske uztea ala ez. Izan ere, Gorenak Alberdiren hainbat kondena bertan behera utzi ditu eta hauxe da orain bere aurka zabalik dagoen auzi bakarra.

1991ko ekainaren 12an Guardia Zibileko bi artezilari hil zituen bonba-gutunagatik zigortu zituen Auzitegi Nazionalak. Bonba-pakete bat prestatu zutela eta Construcciones Atocha enpresaren presidenteari bidali ziotela esan zuen Auzitegi Nazionalak.

ANk probatutzat jo zuen biek atentatuan parte hartu zutela, Jose Luis Urrusolo Sistiagarekin batera. Atentatuan, beste hamar pertsona zauritu ziren.

Akusazioen abokatuen arabera, "proba anitz" daude atentatuaren egileak nortzuk izan ziren ziurtasun maila handiz esateko.

 

Gorenak, halaber, Alberdik eta Goñik Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa berrikusi du gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Euskadi Ta Askatasuna albisteak