Politika -

Ekitaldia

Eusko Legebiltzarrak bere 30. urteurrena ospatuko du gaur

Carlos Garaikoetxea, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakariek parte hartuko dute, 12:00etatik aurrera, Legebiltzarrean egingo den ospakizun ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokraziako lehendakari guztiek parte hartuko dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren 30. urteurreneko ospakizunean, Jose Antonio Ardanzak izan ezik, bihotzeko ebakuntza orain dela gutxi egin baitiote.

Horrenbestez, Carlos Garaikoetxea, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakariak izango dira 12:00etatik aurrea Eusko Legebiltzarrean, egingo den ospakizun ekitaldian.

Juan Mari Atutxa Ganberako presidente ohia ere ez da egongo ekitaldian, bere garaian Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin zionean jaso zituen "irainak" direla eta, gaur hainbat egunkaritan publikatu duten artikulu batean azaldu duenez.

Ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, baina gaurkoa da nagusia.

Antolatutako ekitaldien artean, besteak beste, Donostian uztailaren 9an egingo duten kontzertua dago; bertan, La Oreja de Van Gogh, Euskal Herriko Gazte Orkestra eta Donostiako Orfeoia izango dira. Irailean saskibaloi lehiaketa berezia egingo dute ACB ligako hiru euskal taldeekin.

Gaurko ekitaldia 11:00etan hasiko da Legebiltzarreko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen ohiz kanpoko bilerarekin. Eusko Legebiltzarrak azken 30 urteotan izandako presidenteak 11:20an helduko dira, eta 11:50ean Garaikoetxea, Ibarretxe eta Lopez.

Ekitaldian egongo ez den lehendakari bakarra Jose Antonio Ardanza da; izan ere, ebakuntza egin diote orain dela egun gutxi.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldi nagusia Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen ongi etorri hitzaldiarekin. Jarraian, Juan Jose Pujana Legebiltzarreko lehen presidentea mintzatuko da.

Nestor Basterretxea artistak (Legebiltzarraren ikurraren sortzailea) amaiera emango dio ekitaldiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea