Politika -

Auzitegi Nazionala

92 urteko zigorra ezarri diote Eneko Gogeaskoetxeari

Guggenheim museoaren inaugurazio ekitaldian Juan Carlos erregea hiltzen saiatu izana leporatu diote.

Eneko Gogeaskoetxea, epaiketan. EiTB
Eneko Gogeaskoetxea, epaiketan. EiTB
Eneko Gogeaskoetxea, epaiketan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 92 urteko espetxe zigorra ezarri dio Eneko Gogeaskoetxea ETAko presoari, 1997an, Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan, Juan Carlos I.a erregea hiltzen saiatzea egotzita.

Epaileek frogatutzat eman dute Gogeaskoetxea eta Kepa Arronategi ETAko kidea (dagoeneko kondenatuta dago atentatu honegatik) hiru granada autopropultsatu jartzen saiatu zirela jardinera batzuetan, eta zeregin horretan zeudela, bi ertzain hurbildu zitzaizkiela.

"Une horretan, akusatuak tirokatu egin zuen Jose Maria Agirre ertzaina, ezustean eta biktima erantzun gaitasunik gabe utzita", epaiaren arabera. Polizia hil egin zuen, eta, horregatik, alargunari 500.000 euroko kalte ordainak ematera ere kondenatu dute.

Epaiketan, Gogeaskoetxeak ukatu egin zuen atentatuan parte hartu izana, eta deklaratu zuen garai hartan oraindik ez zegoela ETAn.

Arronategik lekuko gisa deklaratu zuen, eta berretsi egin zuen Gogeaskoetxeak ez zuela atentatuan parte hartu. Halaber, azaldu zuen atentatuaren helburua Guggenheim museoa zela, ez erregea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Non dago errege emeritua gaur? Presoak albisteak ETA albisteak Gaurko azken ordukoa