Politika -

16. urteurrena

Barkamena eskatzeko deia egin dio Lopez de Lacalleren alargunak ETAri

Militante sozialistaren senide eta lagunek lore eskaintza egin diote haren omenez Andoainen jarritako monolitoaren aurrean.

Lopez de Lacallaren senide eta lagunek omenaldia egin diote Andoainen. Argazkia: EFE
Lopez de Lacallaren senide eta lagunek omenaldia egin diote Andoainen. Argazkia: EFE
16 urte dira ETAk Jose Luis Lopez de Lacalle sozialista hil zuela

0:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 16 urte ETAk erail zuen Jose Luis Lopez de Lacalleren alargunak, Mari Paz Artolazabalek, euskal herritarrei barkamena eskatzeko dei egin dio ETAri.

"Arrazoia erabili, pentsatu, hausnarketa sendoa egin eta, ondoren, nahikoa dela esan dezatela eskatzen diet. Ez zait axola niri barkamena eskatzerik, baina bai horrenbeste min eragin dioten herri honi eska diezaiotela", esan du Artolazabalek.

Lopez de Lacalleren senide eta lagunek lore-eskaintza egin diote gaur, Andoainen haren omenez jarritako monolitoan. Han izan dira, besteak beste, Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia eta Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Harretarako bulegoaren zuzendaria izandakoa.

Bere aldetik, Maider Lainez PSE-EE alderdiak Andoaingo Udalean duen bozeramaileak azpimarratu duenez, Lopez de Lacalle "bere ideiak defendatzeagatik, pentsatzen zuena idatzi eta esateagatik (beti askatasunaren alde) eta librepentsalaria izateagatik hil zuten".

Honako hau ere gaineratu du Lainezek: "Orain gero eta gehiago hitz egiten da egoera gainditzeaz eta etorkizunari begiratzeaz, baina etorkizuna guztion artean eraikitzeko, justizian, egian, ordainean, baina, batez ere, oroimenean oinarritu beharra dago".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA Andoain albisteak Gaurko azken ordukoa