Politika -
Manifestazioak
Milaka lagun kalera irten dira Garzonen aldeko protesta egiteko
Madrilen eta beste hiri batzuetan herritarrek "frankismoaren zigorgabetasunaren kontrako" protesta egin dute. Frankismoaren krimenak Espainiako Justiziarentzak "salbuespena izatea salatu" dute.
Erredakzioa
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Espainiako hogei bat hiritan Baltasar Garzon epailearen alde eta "frankismoaren zigorgabetasunaren kontrako" protesta egiteko.
Madrilen PSOE, IU, sindikatu eta kultura arloko ordezkari asko manifestazioan parte hartu dute, Garzonen auzipetzearen ostean, frankismoaren krimenak ikertzerakoan ustezko prebarikazio delitua egiteagatik.
Partaideek isilean minutu bat gorde dute "frankismoaren biktimen omenez" martxaren amaiera, "Frankismoaren zigorgabetasunaren kontra" lelopean.
Pedro Almodovar zine zuzendariak, Almudena Grandes idazleak eta Marcos Ana poetak manifestu bat irakurri dute frankismoaren krimenak "Espainiako Justiziarentzat salbuespena" direla salatuz.
Manifestariek azpimarratu dutenez, 1977ko Amnistiaren Legea "Konstituzioaren aurrekoa da" eta Luciano Varela Auzitegi Goreneko epaileak irekitako kausa "Espainiako demokraziaren adingabetasunaren froga" da.
"Muturreko eskumako erakundeen zenbait ekimen judizialek frankismoaren krimenen ikerketak gelditzea lortu izana, orain arte ikusi ez dugun eskandalua" dela diote.