Politika -

Debekuaren ostean

Hesperia Donostik uko egin dio nazi baten liburuaren aurkezpenari

Gipuzkoako hiriburuko hotelak atzera bota du Manfred Roeder SSetako kide ohiaren liburuaren aurkezpena, Herrizaingo Sailak debekatutakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Hesperia hotelak, azkenean, ez du hartuko Manfred Roeder SSetako kide ohiaren ''La inmigración masiva y el futuro de Europa: la solución'' liburuaren aurkezpena. Europa liburu-dendak antolatu du eta Herrizaingo Sailak debekatu du.

Aipatu hotelaren iturriek gaur baieztatu dutenez, Donostiako Zarautz kaleko bere instalazioetan gaur 19:30etarako deitutako hitzordua bertan behera geratu da.

Herrizaingo sailak aurreko ostiralean jakitera eman zuenez, Ertzaintzak ez zuen baimenduko espazio publiko batean Manfred Roeder SSetako kide ohia izandako "estremista ezagun" horren liburuaren aurkezpena. Gainontzeko Donostiako hotelei ere eman zitzaien debeku horren berri.

Ertzaintzaren arabera, halaber, ekitaldi hori ezingo da espazio publiko bakar baten ere burutu "bere izaeragatik eta istiluak izateko arriskuagatik". Roederrek kartzela-zigorrak bete ditu Alemanian, ekintza xenofoboengatik eta judutarren holokaustoa ukatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea