Politika -

Koalizioa

IUko oinarriek Podemosekin koalizioan joatea onartu dute

IUko oinarrien % 87,8 Podemosekin koalizioa egitearen alde dago. Alderdiko kide eta jarraitzaileen parte hartzea galdeketan eskasa izan da.

Alberto Garzon eta Pablo Iglesias. EFE.
Alberto Garzon eta Pablo Iglesias. EFE.
Alberto Garzon eta Pablo Iglesias. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean eta asteazkenean IUko oinarriei egindako galdeketaren emaitzen arabera, alderdiaren % 87,8 ekainaren 26ko hauteskunde orokorretara Podemosekin batera aurkeztearen, eta, beraz, koalizioa egitearen alde dago.

Guztira, 20.302 lagunek eman dute koalizioa osatzearen aldeko botoa, 2.433 lagun horren kontra agertu dira, eta 374 abstenitu dira.

Hori horrela, alderdiko 70.000 kide eta jarraitzaileetatik 23.109 bat lagun joan dira galdeketara, hau da,  % 33.

Bestalde, Podemosek arratsaldean emango ditu ezagutzera bere galdeketaren emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak IU Hauteskunde orokorrak Espainian Espainia albisteak Hauteskundeak