Politika -

Adierazpenak

Quirogaren ustez baztertzailea da lan bat izateko euskara eskatzea

Eusko Legebiltzarreko presidentearen esanetan, "bigarren hizkuntza errespetatu" behar bada ere, "arrazoizkoa ez den egoera neurrigabea dago" EAEn.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea "kezkatuta" dagoela esan du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoan lan bat lortzeko euskara eskatzea "diskriminatzailea" delako.

Madrilen eskaini duen hitzaldian, zuzendu beharreko "bidegabekeria" dela nabarmendu du.

"Bigarren hizkuntza errespetatu behar dugula uste dut, baina arrazoizkoa ez den egoera neurrigabea dago", gaineratu du.

Zentzu honetan, elebitasuna errespetatu behar dela esan du Legebiltzarreko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea