Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

Ezker Anitza, Podemosekin adostutako akordioa EAEn ezartzearen alde

Izquierda Unidak laster egingo du Ansablada Federala; hori dela eta, zuzenketak prestatu dituzte, eztabaidatzeko dokumentuetan agertzeko, bai eta hitzordurako ordezkariak hautatu ere.

Isabel Salud (Ezker Anitza), ezkerretan, Nagua Albaren (Podemos) ondoan. Argazkia: EFE.
Isabel Salud (Ezker Anitza), ezkerretan, Nagua Albaren (Podemos) ondoan. Argazkia: EFE.
Iglesiasek eta Garzonek adostutako zerrenda babestu du Ezker Anitzak

0:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Salud Izquierda Unidak EAEn duen federazioaren koordinatzaile nagusiak apustua egin du gaur udazkenean EAEn egingo diren hauteskunde autonomikoetan ere orokorretarako adostutako akordioa erabiltzeko; alegia, IUk Podemos, Equo eta ezkerreko beste hainbat alderdirekin adostutako akordioa.

EA-IUko zuzendariak adierazpenak egin ditu IUren XI. Asanblada Federala prestatzeko egin duten asanbladan. Laster egingo dute XI. Asanblada Federal hori, eta zuzenketak prestatu dituzte, eztabaidatzeko dokumentuetan ere agertzeko; halaber, hitzordurako ordezkariak hautatu dituzte.

Ezker Anitzaren asanbladak onartu du, gehiengo zabalarekin, IUk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Alberto Garzonek aurkeztutako dokumentua.

Proposamena, egina

Isabel Saludek gogorarazi du Ezker Anitzak proposamena egin diola, dagoeneko, Podemos, Equo eta beste hainbat erakunde sozial eta sindikalei, helburu izanik bateratutako hautagaitza bat adostea EAEko hauteskundeetarako.

"Batasuna da bidea ekonomia gizon eta emakumeen zerbitzura jartzeko, krisialdiaren ondorioak pairatzen ari diren herritarren % 99 horren zerbitzura", zehaztu du Saludek, zeinak uste duen onena dela "elkarrekin joatea euskal hauteskundeetara".

"Aldaketa Euskadira ere heldu behar da, eta helduko da, zalantzarik gabe, urrian, EAEko hauteskundeetan", esan du, azkenik, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika IU Hauteskunde orokorrak Espainia bideoak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Podemos albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Hauteskundeak Ezker Anitza albisteak