Politika -
Jaurlaritzaren eskutik
300.000 euro jasoko dituzte UGTk eta CCOOk segurtasuna ordaintzeko
"Etenik gabeko mehatxuengatik euren zeregina aurrera eramateko arazoak izan ditzaketen erakunde sindikalen segurtasuna bermatzeko" agindua onartu du gaur Jaurlaritzak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru-laguntza onartu du gaur mehatxupean dauden sindikatuen segurtasunerako. Zentzu honetan "indarkeria jasan duten erakunde sindikalei" segurtasun-gastuak ordaintzeko laguntza hori jasoko dute CCOOek eta UGTk.
"Etenik gabeko mehatxuengatik euren zeregina aurrera eramateko arazoak izan ditzaketen erakunde sindikalen segurtasuna bermatzeko baliabiderik eta modurik egokienekin laguntzea du xede neurri horrek", azaldu du Jaurlaritzak ohar batean. Segurtasun-gastuei aurre egiteko helburu horrekin, CC.OO. eta UGT sindikatuei 150.000 eurona ematea onartu dute gaurko bileran.
Onartutako diru-laguntzak bateragarriak dira erakunde horiek helburu berarekin jaso dezaketen beste edozein laguntzarekin. Halere, gehiegizko mesederik jaso ez dezaten beharrezko xedapenak aurreikusten ditu akordioak.
Halaber, erakunde onuradunak behartuta daude Herrizaingo Sailaren zein kontrol ekonomikorako erakunde autonomikoen aurrean euren gastua arrazoitzera eta diru-laguntzaren erabileraren inguruko informazioa ematera.