Politika -
Ezker abertzalea
Justiziaren erabakiak errespetatzeko eskatu du Rubalcabak
Barne ministroa "seguru" dago Garzonek ez duela ezker abertzalearen azken agiria kontuan hartu Rafa Diez aske uztea erabakitzeko.
Erredakzioa
Justiziaren erabakiak errespetatzeko eskatu du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak, ama artatzen ez baldin badu, Diez Usabiaga berriz kartzelara bidaltzeko eskubidea mantentzen duela gogorarazi du. LAB sindikatuko buruzagi ohia iragan urritik espetxean zen, Batasuna berriro osatzen saiatzeagatik. Usabiaga aske geratu zen Dependentzia Legeari "jagole" gisa helduta.
Batasunaren egoera eta ezker abertzalearen azken komunikatua kontutan izan gabe, Garzon epaileak Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohia 30.000 euroko bermepean aske utzi zuela "seguru" dago Rubalcaba.
"Justiziak horrela erabakirik ez duela hartzen ziur nago", adierazi du Rubalcabak Punto Radion. Zentzu horretan, Diez Usabiaga indarkeriaren amaieraren alde egiten duen ezker abertzaleko sektorearekin ez du lotu nahi izan Barne ministroak. "Espekulazio bat da, itxaron beharra dago", erantzun du.
Ezker abertzalearen azken komunikatuari buruz, Estatua arazoa ez dela errepikatu du Rubalcabak, ETArengandik askatzea edo ETAk armak behin betiko uztea baizik. "Anbiguotasuna amaitzea eskatzen dugu, argitasunaren momentuan gaude", azpimarratu du.