Politika -

Kataluniako Estatuta

Montillak eta Masek salbatu dute Konstituzionalari buruzko ebazpena

ERCk ez du akordioa sinatu, baina haren alde bozkatuko du Kataluniako Parlamentuan ostegunean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Generalitateko presidenteak eta Artur Mas CiUko buruak Auzitegi Konstituzionalari buruzko ebazpena salbatzea lortu dute gaur goizean, hori bai, ERC barik.

Hain zuzen ere, Konstituzionalak Kataluniako Estatutari buruzko epaia emateari uko egitea eskatzen du ebazpenak.

Bi buruzagiak 45 minutuz batzartu dira gaur Kataluniako Parlamentuan, egoera desblokeatzen saiatzeko. Izan ere, atzo ERCk errefusatu egin zuen akordioa sinatzea, Ganberan alde bozkatuko badu ere.

Gainera, CiUk ere sinatzen ez bazuen, ebazpena ez zuela Parlamentuan izapidetuko ohartarazi zuen PSCk.

Prentsaurrekoan, Masek ziurtatu du egoera normaletan batasuna eskatuko liokeela hirukoari (PSC-CiU-ERC), baina "salbuespen" honetan, "erantzukizun ekintza" egingo dutela, hirukoa ez dagoela "egoerak eskatzen duen mailan" ahaztuta.

Kataluniako Parlamentuak ostegunean bozkatuko du Auzitegi Konstituzionala berritzeko proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea