Politika -

Senatuan

Senatuan hizkuntza koofizialen erabilera zabaltzea, aztergai

PP horren aurka dago, ez baita "ez premiazkoa ez beharrezkoa" eta kostu handia izango lukeelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuan hizkuntza koofizialen erabilera zabaltzeko ekimena eztabaidatzea erabaki du gaur Ganberak, Alderdi Popularraren aurkako botoarekin; izan ere, erabilera horrek kostu handia izango lukeela uste du PPk eta ez baita "ez premiazkoa ez beharrezkoa".

Eztabaida gogor baten ostean, Senatuak onartu du Ganberaren Araudia moldatzeko ekimena, 134 aldeko botorekin eta kontrako 122rekin.

Itzultzaileak erabiltzeko, urtero Senatuak 1.224 milioi euro bideratuko beharko lituzkeela uste du PPK. Ekimenaren sustatzaileen arabera, ordea, 120.000 euroko kostua izango luke.

Ekimenaren aurka Juan Van Halenek (PP) hitz egin du: "Espainia ez da Estatu eleaniztuna; bai, ordea, Espainiako zenbait erkidego, baina gaztelania da guztion hizkuntza ofiziala, Konstituzioak horrela ezartzen baitu".

Horren harian, Van Halenek esan du Espainiak "erridikulua" egingo lukeela, "hizkuntza bera jakin arren", Gobernuko presidenteak, ministroek eta Senatuko gainerako kideek "entzungailua beharko balute elkar ulertzeko".

Bestalde, Leire Pajin senatariaren (PSOE) hitzetan, "gaur proposamen bat eztabaidatzeko erabakia hartu dugu soilik; orain, talde parlamentari guztien arteko eztabaida hasi behar da, beraz, ez da erabaki zehatz bat hartzeko unea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea