Politika -

Bisita ofiziala Katalunian

Otegi: 'Kataluniakoren antzeko bidea hasi behar dugu Euskal Herrian'

Sortuko buruzagiak esan du Euskal Herriko indar soberanistek asko dutela ikasteko Kataluniarengandik eta berretsi egin du Estatuarekin erreferendum bat adostea ezinezkoa dela.

Arnaldo Otegi, Kataluniako Parlamentuan egin duen agerraldian. Argazkia: EITB
Arnaldo Otegi, Kataluniako Parlamentuan egin duen agerraldian. Argazkia: EITB
Otegi:'Estatuak beldurra dio bake prozesuari'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak uste du Kataluniako prozesu independentista ?geldiezina? dela, eta Euskal Herrian ere ?antzeko? prozesu bat abiaraztearen alde egin du.

Kataluniako Parlamentuan agerraldia egin du Otegik, hainbat talde parlamentariorekin eta Carme Forcadell Ganberako presidentearekin bildu ostean.

Kataluniako prozesu independentistagatik ?inbidia sanoa? sentitzen duela aitortu du eta Euskal Herriko indar soberanistek Kataluniarengandik ?ikasteko asko? dutela azpimarratu du.

?Espero dut epe laburrean edo arrazoizko epe batean Euskal Herriak ere antzeko prozesu bat biziko duela?, erantsi du buruzagi independentistak.

Otegik Euskal Herriko eta Kataluniako indar independentisten arteko ?harreman historikoak? azpimarratu ditu: ?Bakoitzak bere prozesutik, baina elkarri laguntzen ari gara, helburu bera bilatzen dugulako?.

Gizartearen protagonismoa

Agerraldiaren hasieran, Otegik esker ona  adierazi dio Kataluniako gizarteari, espetxean egon den sei urte eta erdian ?jasotako elkartasun eta berotasun politiko eta humanoagatik?.

Kataluniak ?Estatuan arrakalak sortzen ari den prozesu eredugarria, demokratikoa eta baketsua? jarri du abian. Hori dela eta, ?Kataluniarekin zor politikoa dudala sentitzen dut?, esan du Otegik.

?Subiranotasuna berreskuratu nahi duten Europako herrien abangoardia bilakatu da Katalunia, inolako borondaterik eta proposamenik ez duen Estatuaren aurrean?, erantsi du.

Kataluniako prozesu independentistak agenda politikoa erabakitzerakoan ?gizarte zibilari eta herri-mugimenduei emandako protagonismoa? nabarmendu du Otegik.

Arnaldo Otegi Kataluniako Parlamentuan EFE

Arnaldo Otegi Kataluniako Parlamentuan EFE

(Arnaldo Otegi, Kataluniako Parlamentuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE)

Erreferenduma Estatuarekin adostea, ezinezkoa

Ildo berean, Katalunia Estatu gisa aitortzeko eta errespetatzeko ?Estatu espainola demokratizatzea ezinezkoa? dela berretsi du, eta Katalunian horretaz jabetu izana goraipatu du.

Podemosi aipu zuzenik egin gabe, Estatuan erreferendumak babesten dituzten indarrek gatazka politikoa desblokeatzeko gehiengo nahikorik lortzeko aukerarik ez dutela izango iritzi dio. Hala ere, indar horiekin elkarlanean aritzeko prestasuna agertu du.

Estatuarekin adostutako erreferenduma egitea posible ez dela baieztatzen denean, Kataluniako eta Euskal Herriko prozesu soberanistekin bat egiteko eskua luzatu die Otegik aipatu indarrei. ?Prozesu soberanista horiek Estatua demokratizatzen lagun dezakete?, gaineratu du.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak nahiz Junts pel Si eta CUPeko diputatuek hartu dute Sortuko buruzagia. Otegik esan du ez zuela ?gestiorik? egin Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin biltzeko, besteak beste, eta bere bisitak eragindako polemika kontuan hartuta, Generalitateko presidenteari ?arazoak sortzea ekiditeko?.

Kazetarien galderei erantzunez, Otegik adierazi du gustatuko litzaiokeela EAJ ?konturatzea? Euskal Herriaren etorkizun politikoa ezin daitekeela Espainiako Gobernuaren gain utzi eta jeltzaleek Eusko Legebiltzarrean ?gehiengo independentista? bat eratzeko aukerari heltzea.

EH Bilduko kideak, Anna Gabriel CUPeko parlamentarioa eta Lluis Llach Junts pel Siko diputatua alboan izan ditu Kataluniako Parlamentuan egindako agerraldian.

Hipercorreko atentatua

Bestalde, Arnaldo Otegik esan du Hipercorreko atentatuak ez zuela inoiz gertatu behar eta biktimen eta haien senideen mina konpartitzen duela erantsi du. 1987an izandako eraso hartan hogei bat lagun hil zituen ETAk.

Adierazpen horiek Bartzelonako Sant Andreu auzoan egin ditu, atentatua izan zen tokitik hurbil, Fabra i Coats kutur zentroan eskainitako hitzaldi batean. Mila lagun baino gehiago elkartu dira bertan.

Otegik esan du berak beti izan duela biktimenganako errespetua, ?humanitate printzipioagatik?, eta ?urte haietan egindako borrokagatik? ezker abertzaleak ez diola bere ardurari uko egingo gaineratu du.

?Arduraren ikuspuntutik sufrimendu hori konpartitzen dut eta inoiz gertatu behar ez zela azpimarratu nahi dut?, nabarmendu du Hipercorreko atentatuari zeharka aipu eginez.

Polemika piztu du Otegiren bisitak

Goizean, Catalunya Radio irrati-kate publikoan egindako elkarrizketan, Sortuko idazkari nagusiak Kataluniako prozesu independentista eredugarria dela esan du Euskal Herriarentzat: "Katalunia erreferentea izaten ari da eta lezioa ematen ari zaigu", esan du. Era berean, Otegik nabarmendu du ETAk armak utzi izanak aldaketa nabarmenak ekarri dituela, eta hor kokatu du Katalunian zabaldu den aro berria. "Indarkeria bertan behera utzi izan ez balu ETAk, Estatuak indarkeria hori erabiltzen jarraituko luke, arazo guztien gainetik, Estatu Espainiarraren diskurtso politikoa artikulatzeko", esan du.

Kataluniako Parlamentura, CUPek gonbidatuta, egin duen bisitak eragin duen polemikaren harira, dei berezia egin die Kataluniako PSCko eta PPko buruzagiei, bisita onar dezatela esanaz, euren alderdiek ere, bere garaian, hala egin zutela gogora ekarrita. Bake prozesua bideratzeko elkarrizketetan, bai Jesus Mari Eguiguren sozialistak eta bai Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohi popularrak berekin hitz egitea ontzat eman zutela adierazi du ezker abertzaleko buruak. Horren aurrean, kezka agertu du, egun, bi alderdi horiek erakusten ari diren jarrera dela eta: "batzuk proposamenekin gatoz, eta beste batzuk zarata egitera datoz", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Katalunia Sortu Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak