Politika -
Facebook sare sozialean
Otegik "ilusioz" jarraitzen ditu ezker abertzalearen ekarpenak
Bere Facebook-eko profilean iragarri duenez, ezker abertzalearen azken adierazpena "ilusioz eta esperantzaz" hartu du.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak "ilusioz eta esperantzaz" jarraitzen ditu ezker abertzalearen "azken ekarpenak", bere Facebook-eko profilean iragarri duenez.
Argitaratu duen iruzkinean, ezker abertzaleak joan den asteburuan aurkeztutako proposamenaz aritu da.
Otegiren ustez, "momentu bereziak bizitzen ari gara Euskal Herrian". Ildo horretan, ezker abertzaleak "berriz ekimena bere esku" hartu duela goraipatu du. "Gure babes osoa behar du" gaineratu du Otegik.
Otegik 4.000 jarraitzaile baino gehiago dauzka Facebook-en. Mezuaren amaieran eskerrak eman dizkie "askatasuna eta justiziagatik borrokan" dauden "guztiei".