Politika -

Adierazpenak

Egibar: "Espainia debeku eta ukapen politikoaren sinonimo da"

EAJko GBBko presidenteak adierazi duenez, Espainia "konponbiderik ez duen oztopoa da ekonomia arloan". "Lopezen Gobernuaren urteurrenaren onena hiru gelditzen zaizkiola da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko GBBko presidentearen arabera, Espainia "debeku eta ukapen politikoaren sinonimo da eta ekonomia arloan konponbiderik ez duen oztopoa da ere". Espainian saltzen den "produkzioaren herena kanpoan saltzearen" alde egin du Egibarrek.

Donostian, El Antiguoko batzokiaren 10. urteurrena ospatzeko eman duen hitzaldian, PSEk eta PPk "herrialde honetako taula eta politika kontrolatzeko estrategia hobetzen ari" direla adierazi du Egibarrek. "Azkeneko hauteskundeetan lortu egin" dutela gehitu du jeltzaleak, "hauteskunde jokoa mugatzen duen" Alderdien Legearekin.

EAJko agintariak adierazi duenez, EAEko Administrazioaren kudeaketan "hondamendiak egiten ari" dira.

"Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuaren urteurrenaren onena hiru (urte) gelditzen zaizkiola da", adierazi du Egibarrek.

Egibarren ustez, Eusko Jaurlaritzak "neurtutako pobrezia lerro batean sartzen ari da Euskadi, Espainiaren antza handiagoa izan dezan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea