Politika -
Basagoitiren adierazpenak
"Euskadi normaldu arte" iraungo du PSEren eta PPren arteko itunak
EAEko PPren presidentea "guztiz ziur" dago Lopez lehendakariari emandako babesarekin, "erakundeek terrorismoaren kontra hobekuntza handia behar baitzuten".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak adierazi duenez, PSEren eta PPren arteko paktuak zentzua izango du Euskadi "normaltzen ez den einean".
Horrela, agintari popularra "guztiz ziur" agertu da Lopez lehendakariari emandako babesarekin, "instituzioek terrorismoaren kontra hobekuntza handia behar baitzuten".
Basagoitiren arabera, ez du PSErekin batera Jaurlaritzaren parte izateko asmoa, "kudeaketa proiektu ezberdinak" baitituzte eta beste edozein instituziotan eman daitekeen egoera ezberdina baita.
Basagoitik lehendakaria izateko asmoa duela adierazi du, "hurrengo urteetan herrialdeko liderrak izatea lortuz".
Lopezen Gobernuaren lehenengo urteurrena beteko denean, Basagoitiren ustez, epe honetako "onena, dudarik gabe, terrorismoaren kontrako borrokan egin den aurrerapena izan da".
"Euskaldunen instituzioak azken 30 urteetan boterean egon den alderdi berdinak gobernatzen ez baditu mundua erortzen ez" dela da unerik onena, gehitu du Basagoitik.