Politika -

Hauteskunde orokorrak

Iruñeko hauteskunde-mahaietako kideen izenak aukeratu dituzte jada

Gaurtik aurrera, www.pamplona.es atarian, zozketaren emaitzak kontsultatzeko aukera dute herritarrek.

Artxiboko irudia: a13etxarri
Artxiboko irudia: a13etxarri
Artxiboko irudia: a13etxarri

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko osoko bilkuran zozketa egin dute gaur goizean, hauteskunde egunean mahaiburu eta mahaietako kideak izango direnak zehazteko. Erroldaren arabera, 147.715 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea ekainaren 16an, eta 798 presidente (266 mahai izango direnez, presidente titular bat eta bi ordezko izango dira mahai bakoitzeko) eta 1.596 bokal (bi titular eta lau ordezko) aukeratu behar zituzten, zozketa bidez, Udalak jakitera eman duenez.

Gaurtik aurrera ,herritarrek www.pamplona.es atariko aplikazio bat erabil dezakete, hauteskunde-mahaiko presidente edo kide izan beharko duten jakiteko, eta bakoitzak bere gain hartu beharko dituen arduren berri izateko.

Gainera, NAN zenbakia eta lehen abizena erabilita, nahi duenak hauteskundeetan botoa emateko zein hautesleku, barruti, sekzio eta mahai egokitu zaion jakin ahalko du.

Aurrekoetan bezala, kontsulta telefonoz egiteko aukera ere izango dute herritarrek, 010 zenbakian (948 420 100 zenbakian, sakelako batetik deituz gero), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Espainiako hauteskunde orokorrak Albisteak