Politika -
Ikerketa batzordea
Prestakuntza kurtsoak gelditu ez izana leporatu dio Diazek Gobernuari
Andaluziako presidenteak esan du Espainiako Gobernuak prestakuntza sisteman hutsuneak antzeman zituela, baina, hala ere, ez zituela kurtsoak geldiarazi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Susana Diaz Andaluziako presidenteak Espainiako Gobernuari leporatu dio prestakuntza kurtsoak gelditu ez izana, Fatima Bañez Enplegu ministroak Estatuko sisteman “ahultasunak eta hutsuneak” antzeman zituztela esan zuen arren.
“Enplegu Ministerioak bilera bat deitzea faltan bota nuen, hutsune horiek Estatu guztian berdinak ziren edo ez aztertzeko”, adierazi du Diazek Andaluziako Parlamentuko ikerketa batzordean.
Bestalde, Diazek zehaztu du berak ez zuela prestakuntzarako kurtsoen deialdia “gelditu” Andaluziako presidentetza eskuratu zuenean. Deialdiaren gelditzea “mantendu” egin zuela esan du, “euro bakar bat bera ere ez zela gaizki erabiltzen bermatu ahal izateko”.
Horrez gain, baieztatu egin du 2002tik 2012ra bitartean emandako kurtsoengatik 90 milioi euro itzultzeko eskatu dutela eta iragarri du oraingoz milioi bat itzuli dutela eta beste bi milioi datozen hilabeteetan bueltatuko dituztela.