Politika -
Hauteskunde kanpaina
Rajoy, Sanchez, Iglesias eta Riveraren arteko debatea, ekainaren 13an
TVE, Antena 3 eta Telecinco kateetako kazetariek zuzenduko dute eztabaida. Egun berean Espainiako futbol selekzioak Eurokopako partida jokatzen du eta telebistaz emango dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy (PP), Pedro Sanchez (PSOE), Pablo Iglesias (Podemos) eta Albert Rivera (Ciudadanos) Espainiako Gobernurako presidentegaiek eztabaida egingo dute datorren ekainaren 13an.
Debatea Telebistaren Akademian egingo dute eta TVE, Atresmedia eta Mediaset telebista-kateek egingo dute errealizazioa modu bateratuan.
Era berean, TVEko, Antena 3ko eta Telecincoko kazetariek zuzenduko dute eztabaida.
Lehen aldia izango da Mariano Rajoyk PSOEko, Podemoseko eta Ciudadanosek hautagaiekin eztabaidatuko duena. Abenduko hauteskunde orokorretako kanpainan uko egin zion aukera horri, Iglesiasek eta Riverak Kongresuan ordezkaritzarik ez zutela argudiatuta.
Asteetan negoziatzen aritu ostean, telebista bidezko debatea ekainaren 13an egingo dute.
Aipatzeko da egun horretan Espainiako futbol selekzioak Eurokopako partida bat jokatuko duela eta telebista emango dutela. Partida horiek audientzia handiak izan ohi dituzte eta, ondorioz, ekainaren 13a datarik egokiena ote den zalantza piztu da.