Politika -
Eskumenik ez
ANk Donostiara bidali du 'Egunkaria'ren auzi ekonomikoa
Vazquez Honrubia epailearen ustez, "nabaria" da ezin duela Gipuzkoan izandako iruzur ekonomikorik epaitu.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak ez du Egunkariaren auzi ekonomikoa epaituko, horretarako eskumenik ez duelako eta Donostiako Epaitegi Dekanoari bidaliko dio.
Dignidad y Justicia elkarteak (herri akusazioa) Egunkariako zortzi zuzendarien aurkako ustezko iruzur fiskala (5,4 milioi eurokoa) auzi nagusitik banatzea lortu zuen.
Erregistro fiskalak eta diru-laguntza publikoak jasotzeko egoerak faltsutzea, zein Gipuzkoako Ogasunari BEZaren iruzurra egitea ere egotzi die epaileak.
Auzitegi Nazionalak eta Fiskaltzak bat egin dute eta delitu horiek epaitzeko eskumenik ez dutela aitortu du Vazquez Honrubio epaileak gaur auto batean.
Ildo horretan, epaileak esan du ez dagoela "delitu terroristen zantzurik".
Auzitegi Nazionalak ukatu egin du akusatuak terroristatzat jo izanagatik egozten zaizkien delituek izaera hori izan behar dutenik.
Dignidad y Justicia elkarteko iturriek baieztatu dutenez, auto horren aurkako helegitea aurkeztu dute Zigor Auzitegi Nagusian