Politika -
EAE-ko hauteskundeak
Iñigo Lamarcak errefusatu egin du Podemosekin legebiltzarkide izatea
Alderdi moreak EAEko hauteskundeetako zerrendetan aurkeztea eskaini dio, baina Ararteko ohiak ezezkoa eman dio politikagintzan sartzeari.
eitb.eus
Iñigo Lamarca Ararteko ohiak errefusatu egin du udazkenean egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Podemoseko zerrendetan hautagai izatea, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Alderdi moreak Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituen ordezkariek egin zioten eskaintza Lamarcari, erakunde horretan abokatu baita, baina hark ezezkoa eman dio politikagintzan barrena egiteari.
Maiatzean, Garbiñe Biurrun epaileak Podemosen lehendakarigaia izatea errefusatu zuen, "konpromiso pertsonalei, sozialei eta profesionalei ezetz esatea" ekarriko liokeelako.
Nolanahi ere, Lamarcari legebiltzarkide izateko hautagai izatea eskaini diote, ez lehendakarigai izatea.