Itxi

Politika

Estrasburgoren kondena

Estatuan torturatu egiten dela aitortzea eskatu du Beortegik

eitb.eus

Xabier Beortegik eta "Aztnugal" auziko bost inputatuek dimititzea eskatu diote Carmen Albari.

1:08

Xabier Beortegik eta "Aztnugal" auziko bost inputatuek agerraldia egin dute gaur Atarrabian, torturak salatzen dituen horma-irudiaren aurka.

Agerraldian, Beortegik berak aurkeztutako tortura salaketa ez ikertzeagatik Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako Estatuari ezarritako kondena hartu dute hizpide.

Beortegik eta "Aztnugal" auziko inputatuek torturatu egiten dela aitortzea eskatu diote Estatuari, eta dagoeneko Espainiak zortzi kondena izan dituela gogorarazi dute.

Gainera, dimisioa exijitu diote Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari, torturen aurkako horma-irudiaren harira egindako atxiloketengatik.

Halaber, Paco Etxeberria antropologoa EAEn torturari buruz egiten ari den ikerketaren antzeko bat Nafarroan ere egiteko deia egin dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena