Politika -

EAE-ko hauteskundeak

Podemos Euskadik ukatu egin du Lamarcari hautagai izatea eskaini izana

Haren telefono zenbakia ere ez dutela adierazi dute alderdiko zuzendaritzatik.

Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB
Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB
Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadiko zuzendaritzak ukatu egin du Iñigo Lamarca Ararteko ohiari Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zerrendetan aurkeztea eskaini izana.

Atzo, Euskadi Irratiak aurreratu zuen alderdi moreak legebiltzarkide izatea eskaini diola Ararteko ohiari (egun abokatu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan).

Alderditik, baina, ukatu egin dute Lamarcari ezer eskaini izana, eta, are gehiago, haren telefono zenbakia ere ez dutela adierazi dute.

Podemos Euskadiren esanetan, independente askorekin hitz egin ohi dute, ez hautagai izateko, baizik eta hauteskunde programako proposamenak diseinatzen lagun dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak