Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gerenabarrena: "Estatuaren parte izateak kalte egiten digu"

Arabako EAJren presidenteak zehaztu du ez duela esan nahi "Espainian saltzeak euskal ekonomiari kalte egiten diola", "Estatua Euskadirentzat oztopoa" dela baizik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena Arabako EAJren presidenteak esan du Estatuaren parte izateak "kalte" egiten diela euskal herritarrei eta, "duda izpirik gabe" bertatik "atera" behar dela.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Gerenabarrenak zehaztu duenez, ez du esan nahi "Espainian saltzeak euskal ekonomiari kalte egiten diola", "Estatua Euskadirentzat oztopoa" dela baizik, Joseba Egibar Gipuzkoako jeltzaleen presidenteak egin zituen adierazpen polemiko batzuen harira. "Estatuaren parte izateak ez digu mesederik egiten, arazoak sortzen dizkigu, oztopoa da", Gerenabarrenaren esanetan.

Hori dela eta, "duda izpirik ez" du Euskadik Espainiatik atera behar duela. Horren harira, Araba Buru Batzarraren presidenteak esan du Eusko Jaurlaritzara sartu zenean "bihotz bihotzez" sentitzen zuela "independentziaren aldeko grina", eta atera zenean "Estatuaren ekonomia erreala ezagututa, diru-zorroaren independentista" ere bazela azaldu du.

"EAEko ekonomiaren eta administrazioaren eraginkortasun maila beti egon da Estatuaren gainetik, alde handiarekin. Ekonomikoki eta egiturari dagokionez Estatuan konpondu gabe dauden arazoak, gurean konponduta daude. Hala ere, % 6,24 ordaintzen jarraitzen dugu, Armadarentzat, Monarkiarentzat eta beste lauzpabost gauzarentzat", Gerenabarrenaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea