Politika -

Balorazioa

Urkullu: "Oposizioa da egun Euskadik duen gauza hobe bakarra"

EAJko presidenteak agintaldi sozialistaren 1ngo urtearen balantzea egin du eta "esparru ekonomikoan atzera egin dugu, autogobernuak ez du aurrera egin eta esparru politikoa geldituta dago", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak agintaldi sozialistaren lehen urtea "urtea galdua" izan dela uste du eta "oposizioa da egun Euskadik duen gauza hobe bakarra" dela azpimarratu du.

Patxi Lopezen Gobernuaren lehen urtemugaren karietara, balantze ezkorra egin du Urkulluk eta "esparru ekonomikoan atzera egin dugu, autogobernuak ez du aurrera egin eta esparru politikoa geldituta" dagoela laburbildu du.

EAJko buruaren hitzetan, Patxi Lopezen Gobernuaren gabezia nagusia da "egoera honi aurre egiteko tenturik ezta indarrik erakusten ez duela".

Zentzu horretan, Euskadi "uharte" bat ez dela onartu du Urkulluk eta hori dela eta, mundu mailako krisiaren ondorioak ere pairatzen dituela. Baina Espainiako Gobernuari Estatutua guztiz betetzea eskatzeko gaitasun falta aurpegiratu dio Patxi Lopezen Exekutiboari. Hori horrela izango balitz, Euskadik krisiari aurre egiteko beharrezko tresnak izango lituzkeela zehaztu du.

Azkenik, EAJak "jarrera eraikitzailea" izan duela azpimarratu du Urkulluk eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dituzten 2.310 ekimenak jarri ditu adibide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea