Politika -

Ustelkeria

Juan Carlos I.a erregearen 4 senide amnistia fiskalaz baliatu ziren

Suitzan ezkutatuta zituzten 4 milioi euro erregularizatu zituzten 2012an, PPren gobernuak onartutako amnistia fiskalari esker.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a erregearen lau senide amnistia fiskalaz baliatu ziren, eta Suitzako Lombard Odier bankuan gordeta zituzten 4 milioi euro baino gehiago erregularizatu zituzten. Amnistia fiskala 2012an onartu zuen Mariano Rajoyren gobernuak.

Alizia Borboikoa infanta, haren semea (Carlos Borboikoa) eta bi iloba dira ustez iruzurra egin dutenak.

Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Alicia Borboikoak bi milioi euro baino gehiago erregularizatu zituen, eta 52.000 euro baino gutxiago ordaindu zizkion Ogasunari.

Carlos Borboikoak 1.300.000 euro zituen Suitzan, eta 20.000 euro baino gutxiago ordaindu zizkion Ogasunari. Juan Carlos I.aren lehengusua zen, eta iaz hil zen.

Alicia Borboikoaren bi iloba ere baliatu ziren amnistia fiskalaz.

Guztira, Suitzan gordeta zuten diruaren % 2 baino gutxiago deklaratu zuten laurek Espainiako Ogasunaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Juan Carlos I.a albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak