Politika -

Manifestazioa Bilbon

Inkomunikazioaren aurkako martxa debekatu du Herrizaingo Sailak

Herrizaingo Sailaren argudioak hauek dira: manifestazioa ilegalizatutako erakundeen inguruko pertsonek deitu dutela; Ertzaintzari torturatzea leporatzen zaioela; eta istiluak izan ahal direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazioa debekatzea erabaki du Herrizaingo Sailak.

Martxa horrek euskal gazte independentistei babesa ematea, Alderdien Legea nahiz inkomunikazio erregimena bertan behera uzteko exijitzea zuen helburu.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, manifestazioa galarazteko arrazoi nagusiak hiru dira: batetik, legez kanpo utzitako erakundeei lotutako pertsona eta taldeek egin dutelako deialdia; bestetik, Ertzaintzari torturatzea leporatzen zaiolako; eta azkenik, istiluak izateko arriskua dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea