Politika -

Galdeketak

Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu Nafarroako 16 herritan

Lea-Artibaiko sei udalerrik ere ekimen bera antolatuko dute datorren udaberrirako, eta inguruko herriei egitasmoarekin bat egiteko deia egin diete.

Gure Esku Dagok ekainaren 5ean egindako galdeketako bat
Gure Esku Dagok ekainaren 5ean egindako galdeketako bat
Gure Esku Dagok ekainaren 5ean egindako galdeketako bat

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan zen ekainaren 5ean egindako 34 herri-galdeketak gauzatu ostean (32 Gipuzkoan, eta Araban eta Bizkaian bana), asmo horrekin jarraituko du Gure Esku Dago ekimenak, baita Nafarroan ere, eta, hori horrela, Nafarroako 16 herritan galdeketa egitea aurreikusten du.

Lehendabiziko kontsulta udazken honetan izango da Bakaikun, eta beste 15 herrietan 2017rako antolatuko dituzte. Honako hauek dira gainerako herriak: Altsasu, Lakuntza, Irurtzun, Larraun, Lekunberri, Leitza, Areso, Goizueta, Arano, Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Arantza eta Araitz-Betelu.

Alabaina, datozen hilabeteetan galdeketen prozesura herri gehiago batzea espero dute antolatzaileek: "Gaur urrats berri bat emateko erronka jarri dugu 16 herritan, hurrengo hilabeteetan herri eta eremu gehiagotara hedatu asmo dugun bide berri baten adierazgarri, herri honek bere etorkizunaz erabaki dezan".

Lea-Artibain ere

Bizkaian ere, hain zuzen ere Aulesti, Etxebarria, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa eta Ondarroan erabakitzeko eskubideari buruzko antzeko galdeketak egingo dituztela iragarri dute datorren udaberrirako.

Ispasterren egin duten agerraldian, aipatutako udalerrietako ordezkariek Lea-Artibaiko gainerako herriei "norabide berean lan egiteko" deia egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Nafarroan Gure Esku bideoak Lekeitio Ondarroa argazkiak Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai gaur