Politika -

Polemika

Castroko metroak ez du bizkaitarren eurorik jasoko, Bilbaoren ustez

Bizkaiko ahaldun nagusiak Patxi Lopez lehendakaria kritikatu du Bizkaian beharrezkoak diren proiektuei "uko egiteagatik" eta Bilbo eta Castro metroarekin lotzeko ikerketa egitea eskatu izanagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Castroko metroa egiteko bizkaitarrek dirua erabiltzea" ez duela onartuko adierazi du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, "Bizkaiko arazoak konpontzen ez dituzten bitartean".

Atrabuduan, Eradion (Bizkaia), EAJk egindako ekitaldi politiko batean, Bizkaian beharrezkoak diren proiektuei "uko egitea" leporatu dio Bilbaok Patxi Lopez lehendakariaren Exekutiboari. Bien bitartean, "Bilbo eta Castro Urdiales (Kantabria) metro bidez lotzeko ikerketa bat egitea eskatuz".

"Errekaldeko tranbia bertan behera, Usansoloko eta Galdakaoko metroa atzeratuta, Durangoko Eusko Trenen egoitza berria geldituta, Basaurira heldu behar den metroa atzeratuta" edo "Urdulizko lurreratze lanak geldituta" daudela azpimarratu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Castroko metroaren inguruan, "ez dakit pote batzuk hartzera joan eta bazkaltzera etxera itzultzeko" egingo duten, adierazi du Bilbaok.

"Agian, agintari sozialista asko Castron bizi direlako egingo dute, komunikabide moderna bat izan nahi dutelako", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea