Politika -

Hezkuntza

Jaurlaritza irakasleen ordutegiei buruzko epaia ikertzen ari da

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du irakaskuntza publikoko irakasleen eskola orduak gehitzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretuaren kontra Eusko Jaurlaritzak jarritako helegitea.

La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco. Foto de archivo: EFE
La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco. Foto de archivo: EFE
La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco. Foto de archivo: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak irakaskuntza publikoko irakasleei eskola orduak gehitzea babestu du berriki argitaratu duen epai batean. Zehatz-mehatz esanda, Konstituzionalak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak PPk "Hezkuntzako gastu publikoa arrazionalizatzeko" 2012an onartutako dekretuaren aurka jarritako helegitea.

Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko iturriek azaldu dutenez, Konstituzionalaren epaia ikertzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza publikoko irakasleen lan baldintzak arautzen dituen dekretuarekin nola bat egin erabakitzeko.

2012an Espainiako Gobernuak onartutako araudiaren arabera, DBHko eta Batxilergoko irakasleek gutxienez 20 eskola ordu eman beharko dituzte eta Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, ostera, 25 ordu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez zuen dekretu hori aplikatu Espainiako Gobernuak haren eskumenak urratu zituela argudiatuta eta helegitea aurkeztu zuen.

Konstituzionalak atzera bota du orain Eusko Jaurlaritzak jarritako helegitea eta ontzat eman du Espainiako Gobernuaren dekretua.

Hezkuntza Saileko iturrien esanetan, Eusko Jaurlaritza ez da inoiz "Gobernu intsumisoa" izan eta, beraz, ebazpenari men egingo diotela uste dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko titularrak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Irakasleen albisteak