Politika -

Ekitaldia, Bilbon

Gaur izendatuko dute Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente

Ekitaldia 12:00etan izango da eta Patxi Lopez lehendakaria ere izango da bertan. Fernando Ruiz Piñeroren agintaldia amaitu eta 14 hilabetera hartuko du kargua presidente berriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarrak gaur hartuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente kargua. Patxi Lopez lehendakaria eta Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (CGPJ) eta beste hainbat erakundetako ordezkariak ere izango diren ekitaldi batean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) maiatzaren 24an hautatu zuen presidente. Kargu-hartze ekitaldia 12:00etan egingo dute, Bilboko Justizia Jauregian.

EAEANeko presidente aldaketa, Fernando Ruiz Piñeroren mandatua bukatu eta 14 hilabetera egingo dute. Haren agintaldian, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Lopez, Rodolfo Ares eta Batasuneko buruzagi batzuk akusatuen aulkian eseri zituzten, ETAren azken su-eten garain egindako bilerak direla eta.

Besteak beste, Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta CGPJko presidentea, erakunde horretako 11 batzordekide, hainbat epaile eta lurralde auzitegieko presidenteak izango dira gaurko ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea