Politika -

EB

Izaskun Bilbaok (EAJ) Zapateroren "lidergo gabezia" kritikatu du

EAJko parlamentarioak adierazi duenez, "Euskadi eta Europa ez daude ospakizunetarako", eta Espainiaren EBren presidentetza "ez da positiboa izan" EAErentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Bilbao EAJko parlamentariaren arabera, "Euskadi eta Europa ez daude ospakizunetarako, Zapateroren lidergo gabeziaren ondorioz".

Bilbaoren ustez, EBko Espainiaren presidentzia "ez da positiboa izan" EAErentzat, "geroz eta langabezi gehiago" baitu eta "inoiz baino ahulago" dagoelako.

Bilboko Sabin Etxean egindako adierazpenetan, agintari jeltzaleak Europan "lidergo gabezia" argia dagoela adierazi du, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea aipatuz.

Europarlamentario jeltzalearen arabera, EBko presidente izan den epean, Zapaterok, oraindik ez ditu bere programako neurriak azaldu. "Oraingoz, ez du ezer lortu", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea