Politika -

Ikerketa

Aresek zuhurtzia eskatu du, Donostian jarritako detonadoreen harira

Rodolfo Aresek jakinarazi du atzo epaile baten etxeko postontzian aurkitutako detonadoreak ez direla "ETAk erabili ohi dituenak". Alabaina, Ertzaintzak ez du hipotesirik baztertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaur nabarmendu duenez, atzo Donostian, epaile baten etxebizitzaren postontzian, jarritako bi detonadoreek "jatorri industriala dute" eta "ez dira ETA talde terroristak erabili ohi dituen motakoak".

Ludopatia kasuak ekiditeko kanpaina bat aurkeztu du Bilbon Aresek eta bertan egin ditu adierazpenok. Lehendabiziko datuen arabera, "detonadoreak mota industrialekoak dira eta ETAk ez ditu horrelakoak inoiz erabili", azaldu du. Nolanahi ere, Herrizaingo sailburuak azpimarratu du Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen duela eta "hipotesi guztiak" irekita daudela. Gauzak horrela, gertakari honen aurrean "zuhurtzia" eskatu du, Ertzaintzak dena argitu bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea