Politika -

Bilboko Justizia Jauregian

Juan Luis Ibarra TSJPVko presidente karguaz jabetu da

Ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria eta Carlos Divar CGPJko presidentea izan dira. Ibarrak Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatuko du eta "tolerantziarekin eta zuhurtasunez" egingo du lan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko (TSJPV) presindete karguaz jabetu da, Bilboko Justizia Jauregian egindako ekitaldian.

Patxi Lopez lehendakaria eta Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ekitaldian parte hartu dute.

Azken urteetan Juan Jose Ibarretxeren Gobernuaren eta TSJPVren arteko tirabirak direla eta, gaurko ekitaldiak aurrekaririk gabeko ordezkaritza izan du. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea bertan izan dira, EAEko Ganberako mahaiko kideekin, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Batzar nagusietako presidenteekin eta Mikel Cabieces Jaurlaritzako ordezkariarekin batera.

Carlos Divarrek ekitaldian azaldu izana eskertu dio lehendakariari, "insituzioen arteko harremanen normalizazioaren eredu" delako. Erregea ere gogoratu du, bere izenean "justizia ezartzen baitugu, eta laster sendatzea opa diogu".

Ibarrak adierazi duenez, "guztia tolerantzia eta zuhurtasunez konponduko" duela adierazi du.

Ibarrak Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatuko du karguan, urtebete baino gehiago jarduneko presidente bezala eman ostean, aukeraketa prozesuan izan diren oztopoengatik. Ibarraren ustez, Piñeiro "epaile zuzena" da.

Juan Luis Ibarra Lehen instantziako epailea izan zen Bilbon eta ondoren, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua. 1992. urtetik TSJPVko dministrazioarekiko auzien gelako epaile izan zen, eta 2003tik gaur egunera presidente lana egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea