Politika -

Inkesta soziologikoa

PSOEk PPrekiko aldea murriztu du eta 1,5 puntura jarri da

Puntuazioa hobetu duten alderdi bakarrak PSOE eta EAJ dira; gainerako guztiek behera egin dute, batez ere UPyDk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIS barometroaren arabera, PPk PSOErekiko zuen abantaila galdu du eta Alderdi Sozialista 1,5 puntura jarri da apirilean. Alabaina, PPk irabaziko lituzke hauteskundeak (boto-emaileen % 39,5aren babesarekin) gaur egingo balira.

Horrez gain, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernua osatzen duten ministro guztien notak jaitsi dituzte herritarrek.

Herritarren gustukoenak

Bestalde, galdeketaren arabera, Josep Antoni Duran Lleida CiUren bozeramailea da buruzagi politikorik baloratuena. Duran Lleidak 3,74 nota eskuratu du; Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Rosa Diez daude bigarren postuan, 3,71 punturekin berdinduta; hirugarren tokia Mariano Rajoyrentzat da, 3,09 punturekin.

Hobera egin duten alderdi bakarrak PSOE (1,8 puntu) eta EAJ (1,3 puntu) dira. Gainerako guztiek okerrera egin dute, UPyDk bereziki, izan ere, 1,1 puntu galdu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea