Politika -

Hauteskundeen harira

Basagoiti:"Ergel batek bakarrik negoziatuko luke orain ETArekin"

ETA eta Batasuna "berdinari eusten diote, estortsio gutunak bidaliz enpresariak mehatxatzen dituzte eta aurpegi ona erakusten dute negoziatu nahi dutenean", esan du Euskadiko PPko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak baieztatu duenez, ETA eta Batasuna "berriz negoziatzeko irrikitan daude" eta aurreko hiru porroten ostean, "ergel batek bakarrik" ETArekin negoziatuko lukeela gogorarazi du.

Onda Cero irratian eskainitako elkarrizketan, Patxi Lopezen Exekutiboa, ETA eta Batasuna bereiztea xede duen joko "arriskutsuan" murgilduta dagoela ohartarazi du Basagoitik eta horrek azkenean, "berpiztu" ditzakeela iritzi du.

Zentzu horretan, ETA akabatzeko unea dela azpimarratu du Alderdi Popularreko buruak eta horretarako, "udal eta foru hauteskundeetan egotea ekidin behar da".

Basagoitiren hitzetan, egoera hau ez da berria eta ETA eta Batasuna "berdinari eusten diote, estortsio gutunak bidaliz enpresariei mehatxu egiten diete eta aurpegi ona erakusten dute negoziatu nahi dutenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea