Politika -

Desagertuta dago

Ipar Irlandako epaitegi batek De Juana deitu du maiatzaren 14rako

Auzitegi Nazionala ordezkatzen duen Fiskaltzak hala eskatuta ezarri dute bista, ETAko kide ohia desagertu zela ia bi hilabete igaro direnean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belfasteko Justizia Gorteek Iñaki de Juana Chaos ETAko kide ohia deitu du maiatzaren 14eko 09:30etarako bermearen baldintzei eta prozesuaren nondik norakoei buruzko argiketak egiteko, preso ohia martxoaren 25etik desagertuta dago eta.

Ipar Irlandako epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez, Auzitegi Nazionala ordezkatzen duen Fiskaltzak hala eskatuta ezarri dute bista.

De Juana martxoaren 25ean agertu zen azkeneko aldiz Belfasteko komisarian, 2008an ezarri zioten baldintzapeko askatasunean ezarritakoaren harira astero agertu behar zuen bertan.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, preso ohia bertaratzen ez bada baldintzapeko askatasuna kenduko zaio, baina auzi-saioan erabakiko dute zein neurri hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea