Politika -

Polemika

TVEko Albistegietako Kontseiluak zuzendaritzaren dimisioa eskatu du

Barne ministroaren grabazioen albisteetan manipulatzea egotzi dio Kontseiluak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EiTB
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EiTB
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TVEko Albistegietako Kontseiluak dimititzea eskatu die albistegietako zuzendaritzari eta TVEko zuzendariari, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren eta Daniel de Alfonso Iruzurraren aurkako Bulego Kataluniarreko zuzendariaren arteko solasaldiari buruzko informazioetan manipulatzea egotzita.

Solasaldi horretan, bi agintariek konspiratu egiten duten ERCko eta CDCko hainbat buruzagiren aurka eskandaluak eraikitzeko.

Agiri batean, TVEko Albistegietako Kontseiluak salatu du informazio hori "ezkutatu" egin dela eta "modu partzialean" tratatu dela telebista kate publikoan.

Horren ildotik, solasaldiaren audioak ez direla emititu eta albisteen ildo nagusia Barne ministroaren bertsioa izan dela kritikatu du.

RTVEko zuzendaritzatik ukatu egin dituzte akusazioan, eta gaur eguerdiko albistegian eskandaluari sei minutu eskaini dizkiotela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Gaurko azken ordukoa