Politika -

Eusko Legebiltzarra

Torturaren aurkako protokoloa "zabaltzeko" eskatu diote Zapaterori

Torturaren aurkako protokoloa betearaztea eta oraindik dokumentua sinatu ez duten Europar Batasuneko herrialdeak atxikitzeko ahalegina egitea eskatu diote Zapaterori, aho batez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu dio Espainiako Gobernuari, Europako Batasunean presidentzia duela baliatuta, Torturaren aurkako Protokoloaren "zabaltzea eta bultzatzea" oraindik sinatu ez duten herrialdeen artean. Europako Batasuna 27 herrialdek osatzen dute eta horietako 14k ez dute atxikimendua eman.

Horrez gain, Tortura Protokoloak zehazten duena betearaztea eskatu dio Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari.

Hasiera batean EAJk aurkeztu du proposamena eta Alderdi Sozialista eta Eusko Alkartasuna batu zaizkio ondoren. Hiruren artean osatutako zuzenketa da legebiltzarkideek bozkatu eta aho batez onartu dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea