Politika -
Presoak
Parisko epaitegi batek atea ireki du Fernandez Iradi askatzeko
Bertan beha utzi du ETAko presoaren gaixotasuna (esklerosi anizkoitza) espetxearekin bateragarria dela ebatzi zuen epaia. Hori dela eta, berriz ere aztertu beharko dute haren auzia.
eitb.eus
Parisko Kasazio Auzitegiak atzera bota du Ibon Fernandez Iradi ETAko presoaren gaixotasuna espetxearekin bateragarria dela ebatzi zuen epaia, eta, ondorioz, atea ireki da presoa kartzelatik irten ahal izateko. Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak berriro aztertu beharko du auzia.
Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta, defentsaren arabera, haren osasun egoera eta espetxea ez dira bateragarriak.
Duela hiru urte eta erdi, baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, baina oraingoz ez du lortu.
Gaur ezagututako erabakiaren ondorioz, Frantziako Justiziak berriz aztertu beharko du haren egoera, 3 eta 6 hilabeteko epean.