Politika -
Frankismoko hilketak
Baltasar Garzonen absoluzioa eskatu du Fiskaltzak
Auzi honen ondorioz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez erabaki zuen Garzon behin-behinean kargutik kentzea.
Erredakzioa
Baltasar Garzon epailearen absoluzioa eskatu dio gaur Fiskaltzak Auzitegi Gorenari, frankismoan zehar izandako hilketak ikertzeagatik hasitako auzian. Izan ere, auzi honen ondorioz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez erabaki zuen Garzon behin-behinean kargutik kentzea.
Gaur bidalitako idazkian, Garzoni leporatu dizkiotenak "delitua" ez direla azpimarratu du Fiskaltzak. Beraz, "deliturik gabe" eta "egilerik gabe" deliturik egoztea ezinezkoa dela nabarmendu du Fiskaltzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea