Politika -
Ikerketa
Eusko Jaurlaritzak lanaldia EBkoarekin berdintzeko asmoa du
Enplegu eta Gai sozialen sailburuak ikerketa bat aurkeztu du, lan ordutegia murrizteko, langileek lanaldia eta bizitza pertsonala hobeto bateratu ahal dezaten.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat aurkeztu du lanaldia murrozteko, Europar Batasuneko herrialdeetako batez-besteko lanaldiarekin berdintzeko.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gai Sozialen sailburuak aurkeztu du ikerketa Gasteizen. Haien asmoa lan orduak gutxitzea da langileek lanaldia bizitza pertsonalarekin hobeto bateratu ahal izateko eta enpresen arteko lehiakortasuna indartzeko.
Zabaletak gogoratu duenez, berdinketa hori egiteko "zailtasun gehien" dituen herrialdea Espainia da. "Faktore erabakigarria, langileen % 58ri eragiten dion, zatitutako lanaldia da".
Sailburuak Estatuan urtero Europako batez-bestekoa baino 232 ordu gehiago egiten direla adierazi du.
"Lanetik berandu irteteak aisialdia gauerdirarte luzatzea eragiten du, atseden orduak murriztuz eta lan etekina gutxiagotuz", adierazi du Zabaletak.
Sailburuaren arabera, froga bat prestatzen ari dira lanaldi berria "enpresa handi batean" ezartzeko, baina ez du zehaztu zein izango den enpresa hori.